Maite Sagarzazu naiz eta Trintxerpen (Pasaia) jaio nintzen. Txikitatik nire etxeko begiratokitik ikusten nituen itsasontzi herdoilduek eta kaiko garabiek nigan erakarpen berezia izan dute.Gaur egun, P. Donibanen bizi naiz,non txikitan harrapatzen ninduen kai bera jarraitzen dudan dastatzen.
Nire prestakuntza bi mundutatik dator.Alde batetik,akademikoa Euskal Filologia ikasketetatik non izan nuen nire hurbiltzea literatur mundura,eta non poesia idazteari ekin nion. Eta bestetik,plastika mundua non hainbat materialetako hizkuntzez baliatuz,irudiak erabiliz eta euskarri berrietan esperimentatuz,poesia egiteko era berri bat lortu nuen.

Ibilaldi honetan Artelekun (Donostia) egindako tailerrak (serigrafia,eskultura...),oso garrantzitsuak izan ziren.Baita beste artistekin konpartitutako elkarrizketak,uneak ere.

Itsasoari so egitea atsegin dut eta nire ametsek beti kresala usaina dute.